Mintza eguna derio

 

Mintza Egunak Nafarroatik Bizkaira egin du salto aurten eta Atarrabiari Deriok hartu dio lekukoa. Jadanik ari dira saltsan Txorierriko Berbalaguna eta Totoan, bertoko euskara elkarteen federazioa.


Honen berri Olarreta Elkarteko Zuzendaritzatik dator:

Urtarrilaren 8an, Larrabetzuko frontoian euskara eta berdintasunaren aldeko jaialdi bat antolatu genuen, Darabilgu plataforma, zutunik! emakume taldea eta Udalarekin batera: pala tenis modalitatean jokatutatako txapelketa mixto bat (bikote guztiak neska-mutilak izan ziren), parte hartze politarekin, guztiok gogotsu jokatu zutelarik. Mila esker zuen parte hartzeagatik.

 


IMG 4059 mm

 

Udaberria hasi orduko Gym Berdea-ko lagunek eskolako umeekin batera landara berriez jantzi zuten hainbat lorategi, ikusten denez.


gurasoen tailerra 2
 
Guraso euskaldunentzako "Zergatik ez?" izeneko tailerra antolatu genuen TOPAGUNEAgaz elkarlanean.
 
 
 

gurasoen tailerra

 

Paula Kasarez hizkuntzalariak euskaraz ez dakiten gurasoei zuzendutako tailerra prestatu zigu.


kike amonarrizEuskararen aldeko lanagatik saritu berri duten Kike Amonarriz gurean izan genuen