
Labayru Fundazioak webguneko hiztegiak (eta hiztegi fraseologikoa) mugikorrean kontsultatzeko aplikazioa garatu du. Play Storean zein App Storean "Labayru hiztegiak" topatu eta doan jaitsi. Offline erabiltzen da, internetera konektatu barik.

Xabier Amurizak 51 urte eman ditu kantuan, eta hari zor zaio bertsolaritzaren modernizazioa. Atzo, 75 urte beteta, plazako ibilera utziko duela iragarri zuen. Literatur sorkuntzan ariko da aurrerantzean, batik bat.
Mende laurden bete du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Hasieran hamasei herri ziren, eta 76 dira orain. Nabarmen hazteko aukera du oraindik ere: beste 86 udalerri daude sartzeko moduan

Europako hizkuntza gutxituetako komunitateak gogotsu ari dira parte hartzen Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloari buruzko ekarpenak egiteko lan prozesuan.
Kaixo berbalagun hori:
Honen bidez, hurrengo hilabetean egingo ditugun ekintzen berri ematen dizuet:
EKAINAREN 10ean, ostiralez, pintxo bazkaria antolatu dugu. Berbalagun bakoitzak nahi duen pintxoa edo gustukoa duen zerbait ekarriko du bazkaltzeko eta guztion artean konpartituko dugu.
NOIZ: 14:00etatik 16:00etara.
NON: DERION, Kultur Birikaren aterpean.


