Kaixo, berbalagunok!

Honen bidez agenda bidaltzen dizuet:
Otsailaren 22an, museora bisita gidatua.
Martxoaren 3an, Aek +berbalagunak, launa upeltegira irteera, Autobusez Deriotik irtengo gara goizeko 9:00etan Guardiara. Bisita+ardo dastaketa+bazkaria
Museora joateko eta upeltegira joateko izena eman behar da.
Eskerrik asko.
Kultur agenda:


ARTEDRAMAK PROIEKTU BERRIA DAKAR

Artedrama Euskal Laborategiko XIII. edizioa izango dugu 2018ko hau,

eta lehen urteko poz eta ilusio berdinarekin prestatu dugu!
Bi hitzetan esateko, astebetez, euskara hutsean, arte eszenikoetan murgiltzeko aukera da

Aulestin antolatzen duguna.
8 orduko 6 ikastaro, ikasi eta partekatzeko.
Antzerkilari nahiz zaleentzat, topagune bat.


bide ertzean

 

Joxean Artzeren Bizitzaren atea dukegu heriotza eta Heriotzaren ataria dugu bizitza liburuetako hainbat poemetan oinarritu ziren Bide Ertzean eta Metro Koadroka taldea, errezitaldia eta kontzertua modu dotore eta erakargarrian uztartzeko. Hori Bai gaztetxean gozatu ahal izan genuen ekitaldiaz.

 


Irakurri, Gozatu, Oparitu kanpaina apirilarekin batera hasi da. Kanpainaren nondik norakoak ezagutzeko hemen klikatu  eta euskal liburuez gozatzeaz gain, erosteko %35ko deskontua eskuratu!!!

 

 


peru 1

 

Apirilaren 23an izan arren, Larrabetzun 22an ospatu genuen Liburuaren Eguna,  ondo ospatu ere. Eskolan, Angulerin, kalean eta Hori Baien batu zen hainbat jende ikuskizun, zirkua eta ume eta nagusientzako ipuinak dastatzeko asmotan. Eskerrik asko guzti honen parte izan zareten guztioi! Anguleri, kalea eta Hori Baiko ekitaldiak: Argazki gehiago ikusteko http://www.larrabetzukoeskola.org/ klikatu.

 


Berbalagunok

 

Txorierriko berbalagun taldeak gonbidapena luzatu digu: