Domekaon, ekainak 16 dituela emango diogu amaiera Domekak Hori Bain kantaldi sortaren udako oporren aurrekoari.
ERTZAK taldekoak etorriko zaizkigu Hori Baira iazko plazaratu zuten lehen diskoko kantak aurkeztera.
18:30etatik hasita. 
Sarrera: Soldatadunek 5€, soldatabakoek 3€


 

Udalerri euskaldunetan modu naturalean aritzen dira euskaraz haur gehienak eskolan, lagunartean eta kalean. Adin zehatz batetik aurrera, ordea, arnasguneetatik atera eta inguruko beste herriren batera joan behar izaten dute ikastera.

Pauso hori eman aurretik garrantzitsua da haurrek eta gazteek euskararen inguruko kontzientzia hartzea, euskari eutsi diezaioten eta inguruko herrietan ere euskararen arnasa zabal dezaten.

Horretarako tailer berria sortu du UEMAk. Aste honetan eman du lehen aldiz, Larrabetzuko eskolan. LH6ko ikasleekin aritu ziren UEMAko teknikariak, soziolinguistika edukiak lantzen: hizkuntza batentzat arnasguneak zein garrantzitsuak diren, ikasleek eguneroko hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko ariketak egiten, ikastera gune ez hain euskaldunetara joaten direnean aurkituko dituzten egoerak aurreikusten, eta abar.

 


Kaixo lagun!

Mezu honen bidez ARTIZARRA, aditu euskaldunen sare-soziala aurkeztu nahi dizugu, eta bertan parte hartu dezazun gonbidatu.


ZER DA EUSKARABENTURA?

16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskaldunek (zazpi herrialdetakoak zein diasporakoak) espedizio bat abiatuko dute Euskal Herrian zehar. Espedizioa oinez garatuko da, 2018 uztailean, Euskal Herriko Done Jakue bideak jarraituz. Egun bakoitzean ekintza desberdinak burutuko dira: museoak bisitatu, hitzaldiak, tailerrak, kirol txapelketak, eztabaidak, astronomia hitzaldiak, etab.

PARTE HARTU!

EuskarAbentura espedizioko argazkilari izan nahi duzu?

EuskarAbentura espedizioko fisioterapeuta izan nahi duzu?

SEGI IRAKURTZEN