Zer da Baduzu?

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren, Bai Euskarari Ziurtagiriaren eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren elkarlanaren fruitu da www.baduzu.eus webgunea, euskal kontsumitzaileen kluba deitu duguna. Izan ere, bakoitzak bere eremuan, euskararen normalizazioa dugu helburu hiru erakundeok eta, bide horretan, Baduzu alor sozio-ekonomikoan eragiteko xedez sortutako tresna da.