“Bat baino gehiago” esapidean, bi elementuek eraman behar dute deklinabide-atzizki bera; beraz, “batek baino gehiagok…, bati baino gehiagori…” esapideak dira zuzenak.

Hona hemen adibide batzuk:

  1. - Hamar mila pertsonak baino gehiagok hartu dute parte.
  2. - Bati baino gehiagori lelokeria irudituko zaio

Izenlagunetan, ordea, gehiago hitzari bakarrik eransten zaio –ko atzizkia:

  1. - Elkartean badira 65 urteko baino gehiagoko pertsonak.
  2. - Elkartean badira 65 urte_ baino gehiagoko pertsonak

Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak / Patxi Petrirena