ESALDI EGITURA ARGIAREN BILA dute izena sei bideo txukunek, non modu sinplean erakusten zaigun zelan eratzen ditugun esaldi komunikatiboak euskeraz. Horra lehen atala


Euskaraz zuzen aritzeko tresnak eta baliabideak

https://sites.google.com/site/ehoibi/home

Gune honen helburua da sarean eskura ditugun tresnak eta baliabideak ezagutaraztea eta erabilaraztea. Ea eguneroko lana arintzerik badugun! Baliabide erabilgarri ugari izango duzu eskura:

       

1. Tresnak

2. Bilatzaileak

3. Hiztegiak

4. Esaerak, lokuzioak

       

5. Corpusak

7. Ereduak

 8. Zalantzak

>>> Egilea: Iñaki Mundiñano Larraza

>>> EIBZren Moodle ikasgela: http://irati.educacion.navarra.es/eibz/moodle/

>>> EIBZ, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa


Euskara hobetzen

Euskañola: euskara eta gaztelania nahasten dituen kodea

“Nola joango naiz oinez ikastolara si euria egiten du”

“Es que kriston beroa egiten du”

“Hori da la típica edozein tokitara joan eta beti gelditzen dena de guay”

“A saco denbora daramat zu ikusi gabe”

“Flipatuta nago gertatu denarekin”

“Rallau egiten dit horrek”

“La movida es que joan behar gara, porque bestela ez gara helduko”

“Sin mas, ez daukat hitz egiteko gogorik”

“Tope hotz egiten du hemen eh”

“Va y dice berak ez duela hori egin”.

“Minimo , amari bisita egingo diot”

“Jo, tia, mugitu, berandu gabiltzala”

“Es que este tío da la leche”

“Bueno pues hurrengora arte”

“Bua chaval, tipo hau jota dago”

“Hori la hostia da”

“Kriston cola zegoen en el super”

“Aber, hori ez da kuestioa, tia”

“Hau da peña chungoa”

“En si, ez zait gustatu”

Euskañola, alegia, euskararen eta gazteleraren arteko kodea, ez da guztiz negatiboa, betiere, neurrian egiten bada. Hori bai, maitatu dezagun euskara, eta ahal den neurrian, erabili dezagun kalitatezko euskara, gure hizkuntzak hori eta gehiago merezi du eta. Eta zuek, euskañola egiten al duzue? Aipaturikoez gain, beste adibiderik ezagutzen al duzue? Ba animatu eta kontatu bai Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian, baita Euskararen blog honetan ere, guztiak ongietorriak izango dira eta.

 

 


EZPADA

 

                                                                     Nola erabili?

Baizik eta-ren sinonimoa da.

 

Ez ezazu egin agindutakoa, baizik eta nahi duzuna.

Ez ezazu egin agindutakoa, ezpada nahi duzuna.

…Chavela Vargasek ez ei zuen larunbat goizalde batean zendu gura, ezpada astelehen edo astearte arrats batean.

…Chavela Vargasek ez ei zuen larunbat goizalde batean zendu gura, baizik eta astelehen edo astearte arrats batean.

 

POESIA

 

Gauza txikiak oharkabean agurtzen ditugu lantzean-lantzean,

udazkenean hostoak galtzen dituen zuhaitzaren antzean.

Finean, tristezia ez da gauza sinpleen heriotza geldoa besterik;

bihotzean minbera daroatzagun gauza sinple horien heriotza besterik.

Leku zaharretara itzultzen gara beti, bizitza haiexetan maitatu genuela akorduan,

eta maite genituen gauzak zeinen ausente dauden jabetzen gara orduan.

Beraz, neskatxa, nahiz itzulerarekin amestu, ez hadi orain partitu,

maitasuna sinplea baita eta gauza sinpleak denborak irensten ditu.

Gera hadi berton, eguerdi beteko argiaren golkoan, hemen, mahaia jarrita eta ogia eguzkitan topatuko ditunan xokoan.

Beraz, neskatxa, nahiz itzulerarekin amestu, ez hadi orain partitu, maitasuna sinplea baita eta gauza sinpleak, denborak irensten ditu.

Leku zaharretara itzultzen gara beti, bizitza haiexetan maitatu genuela akorduan.

 

                                                            Chavela Vargas "las cosas simples", Miren Amuriza Plazak moldatua


Orduak:

 

15:00etatik 16:00 arte ala 15:00etatik 16:00ak arte?

Euskaltzaindiaren 35. arauak honako hau dio horri buruz:

"Euskaltzaindiaren iritziz, egokia da orduak esateko eman diren gomendioak zenbakietan ere betetzea.

Hortaz,

- Orduei pluraleko kasu-marka ezarriko zaie:

15:00etan ; 15:00etara ; 15:00ak arte ; 15:00etatik

- Minutuei singularrekoa (behar denean lotura bokala erantsiz):

15:01ean ; 15:01era ; 15:01 arte ; 15:01etik ; 15:02an ; 15:02ra ;15:02tik...

Beraz, hitz egitean arratsaldeko hiruretatik laurak arte esaten dugunez, 15:00etatik 16:00ak arte idatzi behar da.

· Oharra: arratsaldeko hiruretatik laurak arte gomendatzen da irakurtzea hizkera arruntean, egunerokoan; horrexegatik idatzi dizugu horrela (eta ez hamabostetatik...) aurreko lerroan.

· Baduzu beste aukera bat: 15:00etatik 16:00etara idaztea, eta arratsaldeko hiruretatik lauretara esatea.

· http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0035.pdf

Iturria: http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/270


 

 

 

                          Hizkera sexistarik ez erabili

 

Gizon hitza gizonezko adierazteko erabiliko da. Bi sexuetako pertsonak izendatzeko, pertsonajende edo gizaki idatziko da.

 

Oro har mintzatzeko, -lari eta -ri atzizkiak erabiliko dira, eta ez -gizon: esaterako, legelari, eta ezlegegizon. Orobat jokatuko da genero marka duten beste atzizkiekin: gizon-emakumeez aritzeko, iruindarerabiliko da, eta ez iruinseme.

 

Tradiziorik gabeko hitzetan, -sa atzizkia ez da erabiliko: esaterako, aktore idatziko da, eta ezaktoresa*; dantzari, eta ez dantzarisa*.

 

Beste hizkuntzetatik itzultzeko orduan, kazetariak saiatu behar du egoki euskaratzeko informazioa biltzen.

 

Esaterako, jakin behar du childrenenfants edo hijoszer diren zehazki: seme-alabak, semeak edo alabak.

 

Informazio hori biltzea ezinezkoa bazaio, seme-alabak idatziko du, eta txikiak badira, haur eta ume ere erabil ditzake.

 

Modu berean jokatuko du euskaraz hitz elkartuak erabiltzen diren beste kasuetan ere: neska-mutikoak,errege-erreginakmaisu-maistrakjaun-andreak,andre-gizonakneba-arrebak...

 

BERRIAn ez da erabiliko estereotipo sexistei loturiko adjektiborik.

 

[no] Angels Barcelo kazetari beltzarana

Familia loturen aipamen alferrikakorik ez da egingo. Albisteari estu loturiko datua baldin bada bakarrik aipatuko da ahaidetasuna edo harreman pertsonala. Dena dela, betiere izen-abizenak idatziz identifikatuko dira pertsonak, eta sekula ez familia lotura hutsekin.

 

[no] Putin eta bere emaztea atzo iritsi ziren Parisera.

Albisteetako protagonistak aipatzeko, irizpide berak erabiliko dira beti, aipatua gizona izan zein emakumea izan. Hala, lehen aldian izen-abizenak idatziko dira, eta hortik aurrera, abizena bakarrik.

[no] Gurrutxagak ere ale politak utzi zituen, Mendiluzek bezala, baina Maialenen eta Maiaren lana izan zen biribilena.
[yes] Gurrutxagak ere ale politak utzi zituen, Mendiluzek bezala, baina 
Lujanbioren eta Maiaren lana izan zen biribilena.

 

[no] Guztira 13,5 milioi lagunek ikusi zuten Barbara Walters kazetariak Hillaryrieginiko elkarrizketa.
[yes] Guztira 13,5 milioi lagunek ikusi zuten Barbara Walters kazetariak 
Hillary Rodhman Clintonieginiko elkarrizketa.

 

Emakumeez mintzatzean, ez dago zertan genero aldetik markatua den hitzik erabili, gizonei buruz ari garela pareko hitzik erabiltzen ez bada. Hala, gogoan izan gazte bat mutil bat nahiz neska bat izan daitekeela, eta abar.

 

[no] Aitor Perez motz aritu zen, baina Alize Mendiburu andereak osatu zuen.

[yes] Aitor Perez motz aritu zen, baina Alize Mendiburuk () osatu zuen.

 

Berriako estilo liburua