bide ertzean

 

Joxean Artzeren Bizitzaren atea dukegu heriotza eta Heriotzaren ataria dugu bizitza liburuetako hainbat poemetan oinarritu ziren Bide Ertzean eta Metro Koadroka taldea, errezitaldia eta kontzertua modu dotore eta erakargarrian uztartzeko. Hori Bai gaztetxean gozatu ahal izan genuen ekitaldiaz.

 


Irakurri, Gozatu, Oparitu kanpaina apirilarekin batera hasi da. Kanpainaren nondik norakoak ezagutzeko hemen klikatu  eta euskal liburuez gozatzeaz gain, erosteko %35ko deskontua eskuratu!!!

 

 


peru 1

 

Apirilaren 23an izan arren, Larrabetzun 22an ospatu genuen Liburuaren Eguna,  ondo ospatu ere. Eskolan, Angulerin, kalean eta Hori Baien batu zen hainbat jende ikuskizun, zirkua eta ume eta nagusientzako ipuinak dastatzeko asmotan. Eskerrik asko guzti honen parte izan zareten guztioi! Anguleri, kalea eta Hori Baiko ekitaldiak: Argazki gehiago ikusteko http://www.larrabetzukoeskola.org/ klikatu.

 


Anjel Lertxundi

 

Anjel Lertxundiren saioan 20 bat lagun bildu ginen, liburuaren idazketan egindako gogoetak eta bizitako gorabeherak jakiteko irrikan. Bizitzaren eta gaixotasunaren inguruko hausnarketekin hornitu zuen saioa, eta gure arteko batzuen esperientziekin aberastu.