Larrabetzun euskararen erabilera sustatzea
Honen berri Olarreta Elkarteko Zuzendaritzatik dator:
Urtarrilaren 8an, Larrabetzuko frontoian euskara eta berdintasunaren aldeko jaialdi bat antolatu genuen, Darabilgu plataforma, zutunik! emakume taldea eta Udalarekin batera: pala tenis modalitatean jokatutatako txapelketa mixto bat (bikote guztiak neska-mutilak izan ziren), parte hartze politarekin, guztiok gogotsu jokatu zutelarik. Mila esker zuen parte hartzeagatik.

Udaberria hasi orduko Gym Berdea-ko lagunek eskolako umeekin batera landara berriez jantzi zuten hainbat lorategi, ikusten denez.


