KONTSEILUAk abiarazitako kanpainagaz bat egiten dugu egunero. Geuk ere euskaraz bizi gura dugulako urteko 365 egunetan


 

Aikomen Etxahun Lekue bertsolariak sortutako berbekin Daltondarrak taldeak beren beregi sortu zuen kanta, euskararen egunean herriko hainbat lagunekin batera aurkeztu zutena.


Atzoko eguna eskolan zelan prestatu zuten erakusten duen bideoa argitaratu dute eskolako blogean. Handik xurgatu dugu.


 

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunagaz batera Darabilgu kanta aurkeztu genuen Angulerin. Jendetza batu ginen eta euskaraz bizitzeko gure konpromisoa berretsi.


desentxufatuak

 

Hemen 2015an Hori Bairekin batera egin genuen azken ekitaldietako bat duzue. Mikel Martinez eta Patxo Telleriak  Desentxufatuak lanarekin azaldu ziguten zein ederra den euskalduna izatea...    


sabin Arana eskolan

 

"Nagusiak eskolara" ekimenaren bidez, herriko hainbat lagun eskolatik pasatuko dira, euren jakintza eta esperientziak ikasleei kontatzeko. Lehenengoa Sabin Arana izan da, eta "Larrabetzu eta burdina historian" gaia jorratu zuen. Hona 6. mailako gelako andereinoaren balorazioa: